telebista
22:00etan
Bikiak atxilotuko dituzte, gaur, 'La casa de mi padre' saioan
A.H. | EITB
Luis Egañak Celaya familiaren aurkako erasoekin jarraituko du eta Karmele eta Inaxio bikiak atxilotzeko aginduko du.
Celaya familiaren aurka Luis Egañak egiten dituen erasoek ez dute amaierarik 'La casa de mi padre' telesailean. Hotela itxi eta Martini bere gurasoen berri eman ondoren, Karmele eta Inaxio bikien aurka egingo du berriz ere. Atxilotu egingo dituzte oraingoan.
Dena ordenean dagoela uste duenean, Luis Egañak ezusteko ederra hartuko du etxetik irtetean: "esplotatzailea" dela esaten duen pintada topatuko du etxeko paretean bertan. Gainera, alkatearen kontrako pintada gehiago azalduko dira herrian. Egileak Inaxio eta Karmele Celaya bikiak direla sinetsita, atxilotzeko agindua emango du Luisek. Beraz, gauzak gero eta zailago daude celayatarrentzat Etxegin.
Hori gutxi balitz, hotelean zer egin ez dakitela jarraitzen dute. Luisek bide guztiak itxi dizkie eta Javierrek ezin du egoera hori gehiago jasan. Min handiz, Juani eskatuko dio Pilar eta seme-alabekin herritik alde egin dezala eta bizitza berri batekin has dadila.
Beste alde batetik, Irenek ezin du Martinek hartu zuen erabakia ulertu. Badaki mutilak bera maitatzen jarraitzen duela eta bere aitak zer esanik izan duela pentsatzen jarraituko du. Baina aitari esplikazioak eskatzera joaten denean, espero ez zuen berria jasoko du eta Martin eta bere arteko harremana ezinezkoa dela ulertuko du. Horrez gainera, ukatu ezingo duen proposamen batekin etorriko zaio Alberto.
'Aitaren Etxea' gaur emitituko da, 22:00etatik aurrera, ETB2n.
ETB2n.
