telebista
09:00etan
ELAko 'Txiki' Muñozekin elkarrizketa, gaur goizean, 'Egun On Euskadi'n
A.H. | EITB
Egun-eguneko gizarte gaiak eta egoera ekonomikoa aztertuko ditu gonbidatuak.
Gaur goizean, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Adolfo 'Txiki' Muñoz ELAko idazkari nagusia elkarrizketatuko du ETB1eko 'Egun On Euskadi'n. Hitzorduan zehar, egun-eguneko gizarte gaiak eta egoera ekonomikoa aztertuko ditu. Horrez gain, Tasio Erkizia, Elena Martinez de Madina eta Ludger Mees kolaboratzaileak solasaldirako mahaiaren inguruan bilduko dira, eta Xabier Usabiaga kazetariak eguneko albisteen berri emango du.
'Egun On Euskadi' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 09:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
us-en.
