Itxi

telebista

22:30ean

'La cuenta atrás' hauteskundeetako saio berezia, gaur gauean, ETB2n

A.H. | EITB

Arantza Ruiz kazetariak aurkeztuta, alderdien arteko balizko akordioak, autogobernua eta datorren legealdirako erronkak aztertuko ditu saioak.

Gaur gauean, ETB2k 'La cuenta atrás' hauteskunde saio berezia eskainiko du. Arantza Ruiz kazetariak gidatuta, hauteskunde kanpainaren nondik norakoak aztertuko ditu saioak, kanpaina amaitzeko 24 ordu geratzen direnean.

Saioak bi aste hauetan izan diren unerik garrantzitsuenak aztertuko ditu, eta Bingen Zupiria (Deia), Lourdes Pérez (Diario Vasco), Iñaki Soto (Gara), Victor Goñi (Diario de Noticias), Josean Izarra (El Mundo), Joan Rusiñol (Kataluniako Diario ARA) eta Jon Urresti soziologoaren laguntza izango du horretarako. Gainera, zuzenean bat egingo dute alderdietako kanpaina arduradunekin, eta hauteskundeetako ekitaldien beste alde bat erakutsiko dute.

Balizko akordioak, autogobernua eta datorren legealdirako erronkak aztertuko ditu 'La cuenta atrás' saioak, gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n.