Itxi

telebista

22:30ean

'Matar al mensajero' filmaren estreinaldia, gaur gauean, 'LND'n

A.H. | EITB

Saioak, gainera, Denzel Washington hartuko du protagonista, eta western filmen akats nabarmenenak azalduko ditu.

Gaur gauean, 'La Noche De...'k Matar al mensajero film harrigarria estreinatuko du telebistan. Benetako gertakarietan oinarritutako pelikula da, eta Gary Webb kazetari estatubatuarraren istorioa kontatzen du. CIAren eta narkotrafikoaren arteko harremanaz ohartu zen kazetaria, eta crack drogaren negoziotik ateratako dirua Inteligentzia Agentzia finantzatzeko erabiltzen zela jakin zuen. Felix Linaresek pelikula filmatzeko lanen eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu.

Bestalde, Denzel Washington aktoreaz arituko da saioa, bera baita Los 7 magníficos pelikula berriaren protagonista. 'LND'k aktorearen zazpi akats nabarmenenak azalduko ditu. Gainera, western zinemarekin jarraituz, mota honetako pelikuletan egin diren akatsekin barre egingo du saioak.

Amaitzeko, Sancho Gracia aktorea izango da saioaren azken protagonista, bere jaiotzaren 80. urteurrenean. La furia de Los 7 magníficos pelikularen filmazioan parte hartu zuen, eta, zurrumurruen arabera, maitasun-harremana izan zuen Hollywooodeko izar batekin. Felix Linaresek datu guztiak emango ditu Los archivos secretos de LND atalean.

'La Noche de… Matar al mensajero' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en.

B1en.