telebista
22:20an, ETB2n
'La Euskadi que viene: ¿Pactamos o qué?' saioa, gaur gauean, ETB2n
A.E.|EiTB
Dani Alvarezek aurkeztuta, adituek, aurpegi ezagunek eta kaletarrek balizko itunei buruzko iritzia emango dute.
Gaur gauean, ETB2n, 'La Euskadi que viene: ¿Pactamos o qué?' saio berezia izango da ikusgai, Dani Alvarezek aurkeztuta. Irailaren 25eko hauteskundeen ondoren argitu gabe daude alderdiek egin nahi dituzten itunak. Egun batzuk barru jakingo dugu itun hauek egonkorrak diren, epe luzekoak edo momentukoak.
Emaitzok Estatu mailan oihartzunik izango ote duten eta Euskadi zein Galizian izandako emaitzak alderdi batzuetan eraginik izango duten ere aztertuko dute.
Gai hauen inguruan aritzeko, aditu taldea bildu dute: Ana Pardo de Vera, Público egunkariaren zuzendaria; Juanjo Alvarez, EHU/UPVko katedradun eta Nazioarteko Zuzenbidearen irakaslea; Luis Aizpeolea, El País egunkariko kazetaria; Patxi Zabaleta, Aralarreko sortzaile eta presidente ohia; Esther Palomera, kazetaria; eta Jon Urresti, soziologoa.
Aurpegi ezagun askoren ikuspegia ere bilduko dute: Ignacio Escolar, Maria Rey, Eduardo Inda, Luis Arroyo, Ana Terradillos, Helena Resano, Onintza Enbeita eta Igor Yebra, besteak beste. Eta kaleko jendearen ahotsa ere jasoko dute.
Horrez gain, euskal politikan itun egonkor eta iraunkor baten adibide bat azaltzeko, Jose Antonio Ardanza lehendakaria eta Ramon Jauregui bilduko dituzte.
'La Euskadi que viene: ¿Pactamos o qué?' gaur izango da ikusgai, 22:20an, ETB2n.