Itxi

telebista

22:30ean

'Sex Tape' komediaren estreinaldia, gaur gauean, 'LND'n

A.H. | EITB

Saioak, gainera, Jean Claude Van Damme eta Emily Blunt aktoreak hartuko ditu protagonista.

  • Felix Linares

    Felix Linares

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Sex Tape komedia estreinatuko du telebistan. Cameron Diaz eta Jason Segel dira filmaren protagonistak, eta publiko bihurtzen den etxean grabatutako bideo porno baten inguruko istorioa da. Felix Linaresek pelikularen filmazioaren eta aktoreen inguruko datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Horrez gain, Jean Claude Van Damme Belgikako aktore famatua hartuko du saioak protagonista. Izan ere, astearte honetan ospatzen du Van Dammek bere urtebetzea. Archivos secretos atalak, besteak beste, Van Dammek Steven Seagali borrokatzeko desafioa bota ote zion ala ez egiaztatuko du.

Bestalde, The girl of the train pelikula estrainatuko dutela eta, Emily Blunt aktore protagonistaren ibilbide profesionala errepasatuko du ¿Quién es esa chica? atalak.

Amaitzeko, atal berri eta dibertigarria eskainiko du 'LND' saioak: Aquí no se tira nada. Bertan, Hollywoodeko pelikula ezberdinetan berrerabili diren materialak, jantziak eta dekoratuak erakutsiko dituzte.

'La Noche de… Sex Tape' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.

/strong>

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista