Itxi

telebista

00:35ean

Golovkin-Kell Brook borrokaldia, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.H. | EITB

Gainera, saioak Aaron Pryor boxeolari bikaina gogoratuko du.

  • boxeo izarrak

Ostiral honetako 'Boxeo Izarrak' saioak Gennady Golovnik eta Kell Brook boxeolarien arteko Pisu Ertaineko Munduko Txapelketako borrokaldi bikaina eskainiko du. Gennady Golovkin pisu ertaineko boxeolaririk onena eta azken urteotako izarrik handiena da. Horren zenbakiak distiratsuak dira: 35 borrokaldi egin ditu, eta denak irabazi (32, K.O. bidez). Jotzaile beldurgarria da, eta 17 aldiz izan da munduko tituluaren jabe. Kell Brook britainiarra, berriz, welter pisuan izan da munduko txapeldun, eta honek ere ez du inoiz galdu.

Txapelketa honen ondoren, orain aste pare bat hil zen boxeolari bikain bat gogoratuko du 'Boxeo Izarrak' saioak: Aaron Pryor. Haren bi borrokaldi eskainiko ditu: Antonio Cervantes eta Alexis Argüelloren aurka egindakoak.

Amaitzeko, Anthony Ogogo britainiarra ezagutuko dute.

'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai, 00:35etik aurrera, ETB1en.