Itxi

telebista

Zinema

Medemen 'Ana kaotikoa' filma, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

Trafiko-istripu batean hil zen Julio Medemen arreba, Ana, eta haren omenez egin zuen filma euskal zinemagileak.

0:21
'Ana kaotikoa' filma eskainiko du astelehenean ETB1ek

Gaur gauean, Ana kaotikoa (Caótica Ana) filma eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Julio Medem zinemagileak idatzi eta zuzendu zuen pelikula, eta Manuela Vellés, Charlotte Rampling eta Bebe aktoreak ditu protagonista.

Drama, misterioa eta amodioa uztartzen ditu film honek, eta 22 urte zituztela modu tragikoan hil ziren hainbat emakumeren berraragiztatzea dela konturatuko den Ana izeneko hippie margolari baten istorioa kontatzen du.

Hipnosi-saio ugari egingo ditu, eta apurka-apurka emakume horien bizitzetan murgilduko da, gero eta gehiago. Bukaera bera izango al du Anak?

Urte batzuk lehenago, zirkulazio-istripuz hil zen Julio Medemen arreba, Ana. Ana kaotikoa filma egitea arrebaren heriotzaren ostean izandako depresioari aurre egiteko terapia izan zen, antza, zinemagile donostiarrarentzat.

Ana kaotikoa gaur izango da ikusgai, 22:40etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.