telebista
Audientzia
Audientziaren babesa dute 'Atrápame Si Puedes' eta 'Cuerpos de Élite'k
A.H. | EITB
Patxi Alonsok aurkeztutako saioak %14ko audientzia zati lortu zuen astelehenean. Horrez gain, ETB2ko 'Cuerpos de Élite' saioaren estreinaldiak audientziaren babesa jaso zuen.
'Atrápame Si Puedes' saioak bere audientzia daturik onena gainditu du berriz ere, asteleheneko atala orain arteko ikusiena izan baitzen. Patxi Alonsok aurkeztutako lehiaketak %14ko audientzia zatia eta 152.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan.
Denboraldia hasi zuenetik, datu bikainak lortu ditu 'Atrapame Si Puedes'ek: bataz beste, %12ko audientzia zatia eta 127.000 ikus-entzuleko audientzia zatia lortu ditu.
'Cuerpos de Élite'ren estreinaldia
Astelehen gauean, 'Cuerpos de Élite' saio berriaren estreinaldiak audientziaren babesa jaso zuen: %9,8ko sharea eta 275.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan. Andoni Agirregomezkortak aurkeztutako realityak bost lagun ditu protagonista. Euren mugak gaindituz, bizitzeko eta jateko ohitura osasuntsuak ikasteko gai direla erakutsi beharko dute. ETBk eta Pausokak ekoizten dute saioa, Eroski Fundazioaren babesarekin.