telebista
ETB1 eta ETB2n
Ura izango dute ardatz, asteburuan, 'Teknopolis' saioan
A.E.|EiTB
Urari egiten zaizkien analisiez eta geotermiaz arituko da saioa.
Asteburu honetan, 'Teknopolis' saioan, uraren inguruan arituko dira. Besteak beste, urari edateko segurua dela ziurtatzeko egiten zaizkien analisien inguruan arituko dira.
Nafarroako CNTAn egiten dituzte gisa horretako analisiak eta bertara jo du 'Teknopolis'ek haien lana ezagutzeko. Horrez gain, geotermiaz, ura erabiltzen duen teknologia interesgarriaz, ere arituko dira.
'Teknopolis' larunbatean dago ikusgai, 13:30ean, ETB1en; eta igandean, 09:30ean, ETB2n.