Itxi

telebista

22:30ean, ETB2n

Kaloria gutxiko italiar janaria, gaur, 'Cuerpos de Elite'n

A.E.|EiTB

Marinak, Robertok, Jose Antoniok, Elenak eta Iraidek bizitza osasuntsuagoa izateko ahalegina egiten jarraituko dute.

Gaurko 'Cuerpos de Elite' saioan, Marinak, Robertok, Jose Antoniok, Elenak eta Iraidek bizitza osasuntsuagoa izateko ahalegina egiten jarraituko dute, eta horretarako baskularekin borrokan arituko dira beste behin ere. Marinak faltan botatzen du errusiar entsalada, eta Gabrielak kaloria gutxiko barietate bat prestatzen erakutsiko dio, tentazioari aurre egiteko. Bestalde, Robertok San Mamesera eramaten duen patata-tortilla ekiditeko trikimailuak ikasiko ditu.

Marc psikologoa Jose Antoniorekin bilduko da, berriro litxarkerien tentaldian zergatik erori den ulertzeko eta azukrea kontsumitzera zer bultatzen duen jakiteko. Gainera, Arkaitzek aho zabalik utziko du Elena urpeko bataio batekin.

Saioa bere ibilbidearen erdialdera iritsi da jada, eta lehiakideak kalean ezagutzen dituztela antzematen hasi dira.

'Cuerpos de Elite' astelehenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

itb.eus-en.