Itxi

telebista

22:30ean

'Asalto al furgón blindado' filma, gaurko 'La Noche De...'n

A.H. | EITB

Saioak, gainera, Hollywoodeko historiako bi aktore erakargarri eta ederrenetarikoak hartuko ditu protagonista: Brad Pitt eta Bo Derek.

Gaurko 'La Noche De...' saioak Asalto al furgón blindado pelikula eskainiko du, benetako gertakari batzuetan oinarritutako filma. 1982an New Yorkeko kaleetan egin zuten lapurreta ikusgarria erakutsiko du filmak, Liam Hemsworth, Emma Roberts, Dwayne Johnson eta Dan Triadflou aktoreekin. Felix Linaresek pelikula filmatzeko lanen eta aktoreen inguruko xehetasunak emango ditu.

Gainera, Hollywoodeko historiako bi aktore erakargarri hartuko ditu saioak protagonista: Brad Pitt eta Bo Derek. Los archivos secretos de La Noche de... atalak Bo Derek aktore ospetsuaren bizitza errepasatuko du. Bere garaian 'la mujer 10' izan zenak 60 urte beteko ditu aste honetan.

Brad Pitt aktoreari dagokionez, pelikula berria estreinatuko du asteburu honetan, eta nahiz eta behin baino gehiagotan munduko gizon sexyenaren titulua jaso, badakigu ez dela gizon perfektua. Angelina Joliek dibortzioa eskatu dio, eta harremanarekin amaitzeko zazpi arrazoi baino gehiago izan ditu. Los 7 defectos de Brad Pitt atalak azalduko ditu arrazoi horiek.

Amaitzeko, Espainian grabatu diren pelikula eta telesail amerikarretan topatu daitezkeen topiko eta datu faltsuak azalduko ditu La Conquista de Hispania atalak.

'La Noche De... Asalto al furgón blindado' gaur 22:30etik aurrera izango da ikusgai ETB2n.