Itxi

telebista

22:30ean

Gabonetan kiloak ez hartzeko aholkuak, gaur, 'Cuerpos de Élite' saioan

A.H. | EITB

Bestalde, Elenak irudi aldaketa egingo du eta Marina boxeoa praktikatzen hasiko da.

Gaurko 'Cuerpos de Élite' saioan, Gabriela nutrizionistak Gabon jaietan kilorik ez hartzeko bost aholku garrantzitsu emango ditu. Gainera, gabonetako zuhaitz nutrizionala egingo du eta kaloria gutxiko gabonetako errezeta erakutsiko dio Elenari.

Bestalde, Iraidek Elena harrituta utziko du ile-apaindegian, eta irudi aldaketa egingo du hernaniarrak. Marc psikologoak, bere aldetik, Jose Antonioren sentimenduetan barrena sartu nahi izango du, eta bere sentimenduen aurrean duen hesia kentzen ahaleginduko da. Amaitzeko, Marina boxeoa praktikatzen hasiko da, beti egin nahi izan duen kirola.

'Cuerpos de Élite' astelehenetan izaten da ikusgai, 22:30tik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

us-en.