telebista
22:30ean
'Chappie' filmaren estreinaldia, gaur gaueko 'LND'n
A.H. | EITB
Saioak gainera, 'Juego de Tronos' telesailaren Jon Nieve aktorea hartuko du protagonista eta 'Star Wars' sagaren akatsen berri emango du.
Gaur gauean, 'LND...' saioak Chappie pelikula estreinatuko du telebistan. Dev Patel, Hugh Jackman eta Sigourney Weaver dira aktore protagonistak eta filmaren zuzendaria, Neil Blomkamp gaztea da, Elysium eta Distrito 9 film ezagunen zuzendaria, baita ere. Pelikulak sentimenduak dituen Chappie robotaren istorioa azaltzen du, talentu aparteko eta adimen handiko robot bakarra. Felix Linaresek pelikularen filmazioaren eta aktore zerrendaren inguruko datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.
Bestalde, Hollywood-eko pelikuletan efektu bereziak sortzen dituzten profesionalek askotan zakarretatik hartutako hainbat material birziklatzen dituzte. Aquí no se tira nada atalak material horiekin sortzen dituzten muntaia eta efektu ikusgarriak erakutsiko digu.
Bestalde, 'La Noche de…' saioak Jon Nieve 'Juego de Tronos' telesaileko protagonista maitatuenetako bat hartuko du protagonista. Datorren astean, 30 urte beteko ditu aktoreak, eta saioak haren bizitzako gertakari dibertigarrienak eta Euskadin egindako egonaldiaren nondik norakoak azalduko ditu.
Amaitzeko, Star Wars-eko azkeneko pelikularen estreinaldiaren harira, saga ospetsuaren akatsen berri emango du saioak.
'La Noche De... Chappie' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.
n.