telebista
Kirolak
Kerman Lejarragaren azken borrokaldia, 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
Gainera, Eggington-Gavin norgehiagoka bikaina eskainiko du saioak.
Gaur gaueko 'Boxeo Izarrak' saioak Kerman Lejarragak Jesus Gurrolaren aurka larunbatean egin zuen neurketa eskainiko du. Morgako boxeolariak welter pisuko nazioarteko gerrikoa ipini zuen jokoan, eta etorkizun bikaina daukala erakutsi zuen beste behin.
Ondoren, Sam Eggington eta Frankie Gavin izango dira protagonista. Britainiarren arteko norgehiagoka hau benetan ikusgarria da. Bietako bat Kermanen aurkaria izan daiteke epe laburrean. Eggingtonek 18 borrokaldi irabazi eta hiru galdu ditu. Gavinek, berriz, 23 irabazi ditu, eta bi galdu.
Saioa osatzeko, Cesar Nuñez nafarrak eta Ibon Larrinaga bizkaitarrak egin zituzten borrokaldiak izango dira ikusgai.
'Boxeo Izarrak' gaur iluntzean izango da ikusgai, 00:05etik aurrera, ETB1en.