Itxi

telebista

21:40ean

'Nochebuena Digital y Tal' umorezko saioa, Gabon Gauean, ETB2n

A.E.|EiTB

Andoni Agirregomezkorta, Iker Galartza, Asier Hormaza, Miriam Cabeza,  Leire Ruiz, Diego Perez, Humberto Gutierrez eta Iñigo Salinero aktoreekin.

ETB2k 'Nochebuena Digital y Tal' umorezko saioa prestatu du Gabon Gauerako. Pausokak ekoiztu eta Andoni Agirregomezkortak, Iker Galartzak, Asier Hormazak, Miriam Cabezak, Leire Ruizek, Humberto Gutierrezek, Diego Perezek eta Iñigo Salinerok hartuko dute parte.

Teknologia berrien eta sare sozialen ondorioz gure gabonak nola aldatu diren umorez kontatuko dute ETB2n Gabon Gauean. Esate baterako, familiarekin Gabon Gauean biltzea ez da beharrezkoa, bideokonferentziaz egin daiteke hitzordua. Olentzero ere eguneratu egin beharko da eta tableta batek txokolatearekin zerikusia ez duela ikasi, esate baterako.

Halaber, koinatu astun baten bisita izango dute Belengo estalpean Ama Birjinak eta San Josek. Topaketa historiko baten lekuko izango gara, halaber: Donald Trumpek Euskadira bisita egingo du. Estatu Batuetako presidentea izango denak Urkullu ezagutuko du eta independisten aurrean, Mexikon egin behar duen harresiaren parekoa Estatuarengandik bereizteko hemen altxatuko duela hitz emango du.

'Nochebuena Digital y Tal' saioa 21:40ean hasiko da, eitb.eus-en eta ETB2n.