Itxi

telebista

Haur programazioa

Gabonetako haur programazio berezia prestatu du ETB3k

A.H. | EITB

Egunero animazio pelikulak, 'Olentzeroren Etorrera 2016', '3txulo'ren bi ikuskizun bereziak eta 'Go!azen' telesail arrakastatsuaren atalak eskainiko ditu haurrei zuzendutako kateak.

ETB3, haurrei zuzendutako ETBko kateak, programazio berezia prestatu du Gabonetarako. Estrenoko animazio pelikulak, 'Go!azen' telesaileko atalen emanaldiak, Olentzeroren etorrerak, '3txulo' ikuskizun bereziek eta Olentzeroren pelikulen maratoiak osatuko dute eguberrietako eskaintza berezia.

Abenduak 24tik aurrera, egunero, animazio pelikula bi eskainiko dira, 10:30ean eta 17:00etan, eta horien artean asko telebistan estreinaldiak izango dira. Goizeko pelikulen artean aipagarriak dira, besteak beste: Tormeseko itsumutila, The wish fish, Hiroku gaiaren jagoleak, Aita zonbia naiz, Dixie eta matxinada usteldua eta Yoko eta lagunak. Arratsaldean, berriz, Azti txiki, Dorameon eta urrezko kakalardoa, Herensugeak, Midas erregearen altxorra, Blackie eta Canuto, Elurretako erregina eta Animal channel pelikulak izango dira ikusgai, besteak beste.

Horrez gain, 'Go!azen' telesaila arrakastasuaren atalak eskainiko ditu ETB3k, abenduak 24tik 29ra, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Gaztetxoei zuzendutako telesaila honek Basakabi udaleku zorrotzean euskal neska eta mutil talde baten ibilerak ditu ardatz, umorea, maitasuna eta musika tartekatuz.

Olentzeroren egunean

Olentzeroren egunean, abenduak 24, Bilboko Olentzeroren etorreraren emanaldi berezia izango da ikusgai, Andoni Mutiloaren eta Joseba Olagarairen kontakizunarekin, goizeko 10:30etik aurrera.

Arratsaldean, Olentzeroren animazio filmen maratoia emitituko da, 18:15etik aurrera, eta honako pelikula hauek eskainiko dira: Olentzero eta Amilaren sekretua, Olentzero eta iratxoen jauntxoa, Olentzeiro eta subillaren Lapurreta, Olentzero eta oparien ordua eta Olentzero, Gabonetako ipuina.

Errege egunean

Errege egunean, urtarrilak 6an, berriz, '3txulo'k Gabonetan eskainiko dituen bi ikuskizun bereziak izango dira ikusgai, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

4ra, 2ttor, Xbel, izeba Kattalin eta Gorritxo lagunen eskutik, Donostian Kursaalean, abenduaren 29an, 3txulotarrak eta Nork hustu du Kantauri itsasoa? ekitaldi berezia izango da ikusgai, eta Iruñeako Baluarten, abenduaren 30ean, 3txulotarrak eta Euskararen altxorra! ekitaldia. Istorio politak, 3txuloko kanta ezagunak eta sorpresa ugariz beteriko ikuskizun biak eskainiko ditu ETB3k.

 

rong>

rong>

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista