telebista
22:30ean
'La otra cara del Conquistador', gaur gauean, ETB2n
A.H. | EITB
Patxi Salinas, Jose Luis Korta eta David Seco izango dira protagonistak; hirurek parte hartu dute 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioan.
Julian Iantzik Euskadiko pertsonaia ezagunen alderik ezezagunena bilatzen jarraituko du, eta horretarako, haien bizitza, lanbide eta bizimoduak gertutik ezagutuko ditu, 'La otra cara de…' saioan.
Gaur gauean, Patxi Salinas, José Luis Korta eta David Seco izango dira protagonista. Hirurek parte hartu dute 'El Conquistador del Fin del Mundo' realityan, eta hirurek jasan dute Julianen presioa, muturreraino.
Protagonistak
Julian Iantzik zuzeneko sarrera izango du haien bizitzako alderik pertsonalenera eta bizitzan izan duten ibilbideko istorio eta gertakari ugari arretaz entzungo ditu. Hiru kirolari handi hauekin, gainera, ehizara joango da Nafarroako basoetan barrena, ezohiko lasterketa baten lekuko izango da, baina, 'El Conquistador' saioan ez bezala, ez du goserik pasatuko, edo bai?
Gainera, Julian Iantzik eta Patxi Salinasek berriz egingo dute topo elkarrekin. Elkar ikusi zuten azken aldian, ika-mika handia piztu zen bien artean, 'El Conquistador del Fin del Mundo' realityaren azken edizioan. Bien arteko lehiak asteleheneko programan jarraituko du, borrokaldi ikusgarri batean.
Julianen erronkak
Protagonisten bizitzan besterik gabe sartzea ez zaio debalde aterako Juliani, eta gonbidatuek aukeratutako erronka ezberdinak egin beharko ditu. Lortuko al du Julianek bere anfitrioiak gailentzea?
Borrokaldi bat, sokarik gabeko eskalada eta platerak jaurtitzea izango dira hiru desafio nagusiak, eta sorpresak, emozioak, tentsio handiak eta lehia gogorra ez dira faltako.
'La otra cara de…' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.
/strong>