Itxi

telebista

'El Conquis'en 1. atala

Putreak, sugeak eta marrazoak, Kariberik basatienean lehian

Manu Maritxalar bueltan da, baina ez kapitain gisa, lehiakide bezala baizik. Erku eta David Seco kapitain izango dira.

36 abenturazale ausartak hasi dira Kariberik basatienaren "gozamenez" disfrutatzen "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren edizio berrian, eta eltxoek, odol-egarriz, ongietorri paregabea egin diete.

Kapitainen iritsierak lasaitasuna ekarri du taldeetara; hirutik bitara, behintzat. Talde berdeko kideek pozaren pozez saltoka hartu dute David Seco kapitain beteranoa. Mesfidatiago, edo iritzi anitzak erakutsiz, hartu dute gorriek Erku kapitaina hondartzan aurkitu dutenean. Baina, zalantzarik gabe, Manu Maritxalar talde urdinera iritsi denean sortu da iskanbila handiena. Eta ezusteko paregabea hartu dute urdinek Maritxalarrek esan dienean lehiakide bezala iritsi dela, eta ez dela kapitaina izango. Ordurako, Marcelo Ferreirak hartuta zuen aginte makila, eta guztiek egin dute txalo Julianek berretsi duenean pisu astuneko boxeolari ohia izango dela Sambuluen (putrea, wayuuen hizkuntzan) kapitaina.

Hiru taldeetan badakite agian lehen gaua izan dela denboraldi baterako Kariben pasatuko duten onena, eta, immunitate jokoaren ostean, kanpamentu txarragoa izango dutela; hiru taldeetako birentzat bai, behintzat.

Lehen begiratuan, Wüi taldeak (sugeak/berdea) fidagarriena dirudi, edo hori da, behintzat, bere kapitainak helarazten duen irudipena. Puyuii taldean (marrazoak/gorria) giro oso ona dago, baliteke barre gehiegi egotea, eta, gainera, ikusteko dago nolakoa den kapitain handi hori horren kide ezberdinak dituen talde bat gidatzen. Baina, zalantzarik gabe, Samulu taldea (putreak/urdina) da heterogeneoena eta ezbehar gehien ekar ditzakeena, nahiz eta indarrik eta esperientziarik ez zaien falta. Beraz, ongi osatutako hiru talde ditugu Kariberik basatienean lehiatzeko "El Conquistador del Caribe" saioaren edizio gogorrean.

izio gogorrean.