Itxi

telebista

Zinea

'Cuando ya no esté' film frantziarra, arratsaldean, ETB2n

Nicolas Cuchek zuzendutako pelikula frantziar hau, benetako istorio batean oinarrituta dago eta Alexandra Lamy du protagonista.

Euskal Telebistako bigarren kateak Cuando ya no esté film frantziarra eskainiko du arratsaldean, Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunean. Nicolas Cuchek zuzendutako film frantziar hau, benetako istorio batean oinarrituta dago eta Alexandra Lamy du protagonista.

Minbizi baten ondorioz, Marie-Laure-ri aste batzuk besterik ez zaizkio gelditzen hil baino lehenago. Hala ere, emakumeak bere esfortzu guztiak helburu bakar batera bideratuko ditu: bere seme-alabei bizitza zoriontsu baten bermea ematera.

Cuando ya no esté gaur izango da ikusgai, 16:15etik aurrera, ETB2n.