Itxi

telebista

Audientzia

'El Conquistador' berriz ere audientzia buru, astelehen gauean

A.H. | EITB

Realityak %15,8ko audientzia zatia eta 325.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen.

'El Conquistador del Caribe' realitya audientzia buru izan zen berriz ere, asteleheneko ordutegi nagusian. Abenturaren zortzigarren atalak %15,8ko audientzia zatia eta 325.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan. Talde gorriak bere lehen lehiakidea galdu zuen asteleheneko atalean, Enarak Olgaren aurka duelua galdu baitzuen, eta gainera, talde berdearen barruko banaketa eta bizikidetza arazoak agerian geratu ziren.

Abentura realityak audientzia datu bikainak lortu ditu denboraldian zehar, eta emititutako zortzi atalak nagusi izan dira euren ordu tartean. Bataz beste, %16,5eko kuota eta 346.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu.

eitb.eus eta sare sozialak

'El Conquistador del Caribe' saioak eitb.eus-eko web berezian eta sare sozialetan izandako arrakastak milaka lagun erakarri zituen.

#conquis8 etiketa joera bilakatu zen Twiterren, Estatu mailan. Joera izatera heltzen diren gaiak publiko zabalago batera doaz zuzenduta, eta 20 aldiz 'El Conquis' duen publiko potentziala dute. Hala ere, 'El Conquis' astero lortzen du zerrenda horretan sartu eta joera bilakatzea. @el_conquis kontu ofizialeko txioek 76.000 inpresio baino gehiago izan zituzten astelehen gauean.

Facebook bidez, 25.000 lagunek baino gehiagok egin zuten bat 'Conquis'eko edukiekin.

'eko edukiekin.