Itxi

telebista

00:05ean, ETB1en

Andoni Gagok Londonen egindako borrokaldia, gaur, 'Boxeo Izarrak'en

EITB

Gainera, Curtis Stevens eta James de la Rosaren arteko pisu ertaineko txapelketa bikaina eskainiko du saioak.

Gaur gaueko 'Boxeo Izarrak' saioak Andoni Gagoren eta Lee Selbyren arteko norgehiagoka eskainiko du. Pasa den larunbatean borrokatu zuten eta saioak emanaldia oso-osorik eskainiko du. Nahiz eta Lee Selby luma pisuan munduko txapelduna izan, norgehiagoka honetan ez zuen titulua jokoan ipini.

Bigarren borrokaldian, Curtis Stevens eta James de la Rosa izango dira aurrez aurre. Pisu ertaineko Ameriketako txapelketa ikusgarria. Horrez gain, Robert Tlatlik poloniarra ere ezagutuko dute, orain arte egindako 17 neurketak irabazi dituen mutila.

Bukatzeko, Sam Bowen britainiarraren eta Reynaldo Mora nikaraguarraren arteko norgehiagoka eskainiko du saioak.

Boxeo Izarrak' ostiralero izaten da ikusgai 00:05etik aurrera ETB1en.

trong>en.