Itxi

telebista

23:15ean

Nafarroako Ahal Dugu alderdiko Laura Pérez, gaur, 'Ahoz Aho +' saioan

EITB

Podemos-Ahal Dugu alderdiko Nafarroako idazkari nagusiak Saioa Martijaren galderei erantzungo die egun-eguneko egoera politikoaren inguruan.

Gaur gauean, Saioa Martijak Laura Pérez, Podemos-Ahal Dugu alderdiko Nafarroako idazkari nagusia, elkarrizketatuko du ETB1eko 'Ahoz Aho +' albistegi nagusian. Berarekin, Nafarroako egun-eguneko egoera politikoa aztertuko du.

Horrez gain, Fermin Erbiti, Juan Kruz Lakasta eta Amagoia Gurrutxaga solaskideak izango dira saioan.

'Ahoz Aho +' astearteetan izaten da ikusgai, 23:15etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.

1en.