telebista
Telesaila
Victoria eta Nicolas Parreñoren ezkontza, gaur, 'La Esclava Blanca'n
EITB
22:00etatik aurrera emango diren bi ataletan, Miguelek azkenean lortuko du Victoria ikustea eta bizirik dagoela erakustea.
ETB2k 'La Esclava Blanca' telesail kolonbiarraren bi atal berri eskainiko ditu gaur. Maitasuna eta esklabutza hizpide hartzen dituen istorio hunkigarria da eta XIX. mende hasieran, Kolonbiako Karibe aldeko kolonietan girotuta dago.
Larunbateko atalean, Remediosek istripu larria izango du Victoria eta Nicolasen ezkontzaren egunean. Gertaeren ostean, Morales, egindakoaren errua burutik kendu ezinda, Quintero familiaren mamuak ikusten hasiko da Parreñoren finkan.
Bestalde, Miguelek azkenean lortuko du Victoria ikustea eta bizirik dagoela erakustea. Hala ere, oso kolpe gogorra izango da berarentzat, Victoria Parreñorekin ezkontzera doala jakitean. Bitartean, Eugenia jeloskor jarriko da, Victoria Parreñoren emaztea eta El Eden finkaren jabea bihurtu delako, eta Adela hartuko du bere aliatu moduan.
'La Esclava Blanca' larunbat honetan emitituko da, 22:00etatik aurrera, ETB2n.