Itxi

telebista

Zinez

'Bi Anai' filma, gaur gauean, ETB1eko 'Zinez' saioan

Imanol Rayo zuzendariaren lehenengo lana da, eta Bernardo Atxagaren izen bereko nobelan oinarrituta dago.

0:20

Euskal Telebistako lehenengo kateak Bi Anai filma eskainiko du gaur gauean, 'Zinez' saioan. Imanol Rayo zuzendariaren lehenengo lana da, eta Bernardo Atxagaren izen bereko nobelan oinarrituta dago.

Ezkutuko herri batean bizi diren bi anaiaren historioa kontatzen du. Txikitan umezurtz geratu ziren, eta, gainera, batek adimen urritasuna du. Zoritxarrez beteriko bizitza izan dute beti, eta aita hiltzen denean, gazteenak bere anaiaren ardura hartu beharko du.

Bi Anai filma gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB1eko 'Zinez' saioan.