Itxi

telebista

Telesaila

Jaime Lopezen kontrako epaiketa, gaur, 'La Esclava Blanca' telesailean

EITB

Miguelek bere kontrako hilketa saiakera egon dela defendatuko du epailearen aurrean, baina ez du behar beste probarik izango.

ETB2k 'La Esclava Blanca' telesail kolonbiarraren bi atal berri eskainiko ditu gaur gauean. Maitasuna eta esklabutza hizpide hartzen dituen istorio hunkigarria da eta XIX. mende hasieran, Kolonbiako Karibe aldeko kolonietan girotuta dago.

Larunbateko atalean, Jaime Lopezen kontrako demanda aurrera eramango du Miguelek eta Santa Martako esklabo askeen babesa jasoko du. Gainera, Restrepo anaiek ordezkatu eta defendatuko dute epaiketan.

Jaime Lopezen jokaera oso gogorra eta bortitza izango da momentu oro. Miguelek, ordea, ez du behar adina probarik aurkeztuko eta jasotako babesak ere ez dira nahikoak izango. Santa Martako biztanle guztiek ikusmin handiarekin jarraituko dute epaiketa.

Victoriak, bere aldetik, Octavio apaizari aitortuko dio bere benetako nortasuna, eta Eden Etxearen oinordeko bakarra dela erakusteko bere laguntza eskatuko dio.

'La Esclava Blanca' gaur emitituko da, 22:00etatik aurrera, ETB2n.