Itxi

telebista

Gaur

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, 'Hitzetik Hortzera' saioan

A.E.|EiTB

Finalean botatako alerik onenak ikusgai izango dira, 15:00etatik aurrera, Euskal Telebistako saioan.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean botatako bertsoen hautaketa zabala ikusgai izango da gaur ETB1eko 'Hitzetik Hortzera' saioan, 15:00etatik aurrera; eta EiTB Nahieranen, programa amaitu orduko.

Bertan arituko da kantuan Julio Soto, Xabi Maia, Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes Itturri, Xabier Terreros eta Julen Zelaieta bertsolariek osatutako zortzikotea.