telebista
22:15ean
'El fin de ETA' dokumentala, gaur gauean, 'La Noche de...' saioan
A.E.| EiTB
ETAk armak ematera eraman duen prozesu luze eta korapilotsua aztertuko du dokumentalak.
Gaur, 'La Noche de' saioak El fin de ETA Justin Webster zuzendari eta Jose Maria Izquierdo eta Luis R. Aizpiolea kazetariak gidoilari dituen dokumentala eskainiko du. ETBren koprodukzio honek ETAk armak uztera eraman duen prozesu luze eta zaila aztertuko du.
Halaber, La transformación de Charlize Teron atalean, Charlize Theron aktoreak bere azken pertsonaiaren itxura hartzeko jasan duen gorputz aldaketari erreparatuko diote. A todo mal tartean, berriz, zineman kotxeekin egindako hutsegiteak erakutsiko dituzte. Azkenik, La peor película de nuestra vida sailean, famatuek euren film okerrenak zeintzuk izan diren kontatuko dute.
'La Noche de... El fin de ETA' gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.