telebista
Zinema
'El cielo es real' filma, gaur gauean, ETB2n
Benetako istorio batean oinarritutako filma da eta Randall Wallacek zuzendu zuen.
Euskal Telebistako bigarren kateak El cielo es real filma eskainiko du gaur gauean. Dramaz eta fantasiaz beteriko film hau Randall Wallacek zuzendu zuen eta 2014an estreinatu zuten.
Herri txiki batean aita bat kemena batzen ari da bere semeak bizitako esperientzia berezi baten berri emateko; ospitalean izandako ebakuntza baten ostean, lau urteko umeak zeruan egon dela esan du, eta Jesusen magalean eseri dela. Umearen irudipen bat besterik ez dela uste dute denek, baina honek jakin ezin ditzakeen gauzak kontatu ditu.
'El cielo es real' filma gaur izango da ikusgai ETB2n, 22:15etik aurrera.