Itxi

telebista

22:30ean, ETB2n

'El gran asalto al tren: Historia de un ladrón' filma, gaur, 'LND'n

EITB

Saioak, gainera, Keanu Reeves aktorearen neska-lagunen zerrenda errepasatuko du, eta Jack Nicholson aktore ezagunaren osasun egoera aztertuko du, haren 80. urtebetetzean.

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak El gran asalto al tren: Historia de un ladrón filma estreinatuko du telebistan. BBCk ekoitzitako lana Glasgowko trenaren lapurreta mitikoaren adaptazio bikaina da, eta bi atal ditu, osagarriak diren bi istorio txundigarri. Astearte honetan ikusgai izango den lehenengo atalak lapurren ikuspuntutik azalduko du trenaren lapurreta. Datorren asteartean, bigarren atala eskainiko du 'LND'k, polizien ikuspuntutik bizitako istorioa, hain zuzen ere.

Saioak, gainera, Keanu Reeves aktore ezagunaren bizitza errepasatuko du. Zinema munduan arrakasta handiko lanak egin ditu, eta dirutza handia irabazi du. Hala ere, istorio pertsonal dramatikoa du. Istorio hori hobeto ezagutzeko, Las novias de Keanu Reeves atala eskainiko du 'LND'k.

Hollywood klasikoko aktoreak gogoratuko ditu Políticamente incorrecto atalak, eta amaitzeko, Jack Nicholson aktorea izango da Los archivos secretos de LND atalaren protagonista. Alzheimerra duen ala ez argituko dute 80 urte beteko dituen astean.

'La Noche de... El gran asalto al tren: Historia de un ladrón' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.