telebista
ETB2n
'Transporter 3' filma, gaur gauean, 'El Superhit' saioan
Transporter sagako hirugarren atal hau Olivier Megatonek zuzendu zuen, eta Jason Statham eta Natalya Rudakova ditu protagonista.
Euskal Telebistako bigarren kateak Transporter 3 filma eskainiko du gaur gauean 'El Superhit' saioaren baitan. Film frantziar hori Olivier Megatonek zuzendu zuen, eta Jason Statham eta Natalya Rudakova ditu protagonista.
Frank Martin arrisku handiko bidalketak egiten aditua da. Oraingoan, baina, arriskuan egongo da, Marseillatik Odesara bi poltsa handi eta ukrainar emakume bat eramateko ahaleginean. Zer dago poltsetan? Nor da emakume hori? Zer dago horren atzean? Frankek ez du galdera horien erantzunik, baina oztopo ugari gainditu beharko ditu bidean, helmugara iritsi aurretik.
Transporter 3 gaur egongo da ikusgai, 22:05etik aurrera, 'El Superhit' saioaren baitan, ETB2n.