Itxi

telebista

22:30ean

Victoria bere adopziozko amarekin bilduko da, gaur, 'La Esclava Blanca'n

EITB

22:30etik aurrera hasiko den atalean, Nicolas Parreñok bere esklabo guztiak saltzea erabakiko du.

Gaur gauean, ETB2k 'La Esclava Blanca' saioaren bi atal berri eskainiko ditu. Nicolas Parreñok bere esklabo batzuk saltzea erabakiko du, horien artean, Hilaria zaharra, nahiz eta Doña Adela erabaki horren kontra agertu.

Bestalde, Lorenza, Victoriaren adopziozko ama, Santa Martara itzuliko da, 20 urte igaro eta gero. Abdul senarrak etorkizuna iragartzen dakien aztia bailitzan lan egitera behartzen du. Lorenzak Victoriaren iraganeko ahotsak entzungo ditu, baina bere memoria oso ahula da.

'La Esclava Blanca' gaur izango da ikusgai,  22:30ean, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista