Itxi

telebista

'Conquis'en 16. atala

Vilarin kanporatu dute dueluan Ismak eta Mikelek; Dennisek saioa utzi du

Ismaren eta Mikelen aurkako dueluan deskalifikatuta joan da etxera Vilarin. Iñakik irabazi du immunitate jokoa, eta Dennisek saioa utzi du ziatikak jota.

"El Conquistador del Caribe"ko bateratze fasea aztoratua izaten ari da saioaren aurreko ediziokoekin alderatuta. Lehenik, Saioaren eta La Kaxerren arteko ika-mikaren ondorioz, Maddi kanporatu zuten. Ondoren, 16. atalean, nahasmena Vilarinen eskutik etorri da, immunitate proban tranpak egin izana leporatu baitio Ismak. Mundu guztia zur eta lur utzi zuten bileran Ismak, Izetak eta Kemenek Bilboko ertzainaren aurkako salaketa eginda. Vilarinek onartu egin zuen proba hasi aurretik saiatu zela Alexekin lotzen zuen soka apurtzen. Baina, iruzurraren ondorioz, eztabaida handia izan zen Ismaren eta Vilarinen artean; Carol, Izeta eta gainerako lehiakideak ez ziren nahasi eztabaidan.

Dueluan, Mikel (immunitate jokoaren galtzailea), Isma eta Vilarin aritu ziren borrokan. Ismak asko sufritu zuen soka arrastaka eramaten, baina irabazlea izan zen. Mikel azken postuan zihoan, baina Javi Vilarinen plana egun hartan bertan etxera joatea zen, eta ahalegin handiak egin zituen Julianek deskalifika zezan: azkenean, lortu egin zuen.

Bukaeran, Ismak eta Vilarinek elkarrekin eztabaidan bukatu zuten. Isma bere laugarren duelua irabazita itzuli zen kanpamentura, eta Javik Juliani aitortu zion familia buruan zuelako nahi izan zuela duelua galdu. Halaber, ez zuen bere burua gai ikusten Mikel Iñaki semearengandik banatzeko, eta saioa Iñakik irabaztea nahi zuen, gaineratu zuenez.

Saioak beste galera bat ere izan zuen: Dennisek, edizioko lehiakide nabarmenenetakoak, saioa utzi zuen. Ziatika krisi bat izan zuen kanpamentuan, eta ez zen gai izan egoera gainditzeko. Julian eta gainerako lehiakideak gelditzeko konbentzitzen saiatu ziren, baina kubatarra etxera joan zen negar malkotan. Aurretik, ordea, immunitate jokoan parte hartu zuen Caroli azkena ez izaten laguntzeko. Jokoaren irabazlea Iñaki izan zen, gainerako oilarren aurretik iritsi baitzen ikurrina zegoen tokira. Saria ez zen irabazlearentzat bakarrik izan: guztiek gozatu zuten sariaz, batzuek gehiago eta beste batzuek gutxiago, enkante bat egon baitzen.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • ETB1