Itxi

telebista

Saria

Africa Baetak Antena de Plata saria jasoko du

A.E.|EiTB

Euskadiko Irrati eta Telebista Profesionalen Elkarteak telebista aurkezlearen atalean nabarmendu du ETBko kazetaria.

Africa Baeta 'Teleberri'ko aurkezlea Antena de Plata sariarekin nabarmendu du Euskadiko Irrati eta Telebista Profesionalen Elkarteak. Telebista aurkezlearen ataleko saria jasoko du, hain zuzen ere, ETBko kazetariak.

APDTEren epaimahaiak eguerdiko ETB2ko albistegiaren aurkezlearen profesionaltasuna eta telebistari egindako ekarria azpimarratu ditu. Halaber, 'informatuta egon gaitezen egunero egiten duen ahalegina' kontuan izan ditu.

Berebat, Euskadiko Irrati eta Telebista Profesionalen Elkarteak emandako sarien lehen edizio honetan, irrati eta telebista arloko hainbat lagun ezagun nabarmendu dituzte.

Sari emate ekitaldia datorren maiatzaren 29an izango da, 20:00etan, Bilboko Carlton Hotelean.