telebista
ETB1en, 00:10ean
Pisu ertaineko txapelketa bikaina, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.A. | EiTB
Welter pisuko borrokaldi bat ere eskainiko dute.
Marcus Morrison eta Jason Welbornen arteko nazioarteko txapelketarekin hasiko da aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioa. Ingelesak dira biak, eta Morrisonek orain arte egindako 14 borrokaldiak irabazi ditu. Neurketa gogorra eta ikusgarria izango da.
Ondoren, Sam Eggington eta Paulie Malignaggi izango dira aurrez aurre, welter pisuko gerrikoa jokoan. Eggingtonek 23 urte ditu, eta Malignaggik, 36. Italiar jatorriko boxeolaria bost aldiz izan zen munduko tituluaren jabe.
Amaitzeko, supereuli pisuko munduko txapelketa eskainiko dute. Khalid Yafai britainiarrak eta Luis Concepcion panamarrak neurtuko dituzte indarrak. Concepcion zazpi aldiz izan da munduko txapeldun.
Pedro Mari Goikoetxea saioko gidariak Manu Maritxalar izango du lagun.
'Boxeo Izarrak' ostiralero izaten da ikusgai, 00:10ean, ETB1en.
rong>.