Itxi

telebista

Zinema ETB2n

'Tiempo de héroes' filma, gaur, 'La Noche de...' saioan

Sean Bean 'Juego de Tronos' telesail arrakastatsuan diharduen aktore ingelesa du protagonista nagusi.

Tiempo de héroes, benetako gertaera batzuetan oinarritutako gerra-filma, eskainiko du 'La Noche de...' saioak gaur. Bigarren Mundu Gerran nazien aurka borrokatzeko eta Britainia Handiaren segurtasuna bermatzeko Ian Fleming komandanteak sortutako talde bereziaren nondik norakoak ditu ardatz.

Ian Fleming komandantearen paperean, James D'Arcy aktore britainiarra ikusiko dugu, eta haren ondoan, filmeko protagonista nagusi bezala, haren herrikide bat: Sean Bean, ibilbide arrakastatsua daraman aktorea. Azken boladan, 'Juego de Tronos' telesail ezagunean ikus dezakegu.

Filma ikusi aurretik, ekoizpenaren inguruko bitxikeria eta datuak azalduko dizkigu Felix Linaresek, eta Julia Roberts aktoreari buruz, euskal arrastoa duten misteriozko telesailei buruz eta Ameriketako Estatu Batuetako heroi famatuenari buruz arituko zaigu 'LND'ko atal ezberdinetan.

'La Noche de... Tiempo de héroes' gaur izango da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB2n, 22:30ean.

30ean.