Itxi

telebista

GIROA

Firenze–Bagno di Romagna etapa menditsua, gaur arratsaldean, zuzenean

A.E. | EiTB

ETBk eta eitb.eus-ek Giroaren 11. etaparekin bat egingo dute 13:00etan.

Gaur, Giroan, Firenze eta Bagno di Romagna udalerrien arteko etapa jokatuko da, eta zuzenean izango da ikusgai ETB1en, ETB4n eta eitb.eus-en, 13:00etatik aurrera. 161. kilometroko mendiko etapa honetan, lau mendate gainditu beharko dituzte txirrindulariek; azkena, Monte Fumaiolo, 2. mailakoa, helmugatik 25 kilometrora.

Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Alfontso Arroiok egingo dute horren kontakizuna. Ohi denez, 'Gaur Egun' albistegia ikusgai den bitartean, emanaldia ETB4 katean izango da ikusgai.