Itxi

telebista

Txirrindularitza

Giroko 12. etapa, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

21:00etan, Emakumeen Euskal Birako 2. etaparen laburpena izango da ikusgai.

13:05ean egingo dute bat ETB1ek eta eitb.eus-ek Italiako Giroko 12. etaparekin. Atzo mendiko etapa izan eta gero, 240 kilometro egin beharko dituzte gaur txirrindulariek, Forli eta Reggio Emilia artean. Beraz, etapa gogorra izango da.

Emanaldia ETB4ra pasatuko da 'Gaur Egun' albistegiak dirauen bitartean. Kontakizunaren arduradunak Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga eta Alfontso Arroio izango dira.

Bestalde, Emakumeen Euskal Birako 2. etaparen laburpena egingo du Alfontso Arroiok 21:00etan. Txirrindulariek 90 kilometroko ibilbide gorabeheratsua egin beharko dute Markina-Xemein inguruan.