telebista
Gaur gauean
Granadosek esklaboen ihesaldi-planen berri izango du 'La Esclava Blanca'n
EITB
Isabelek, gainera, El Eden etxea uztea erabakiko du eta Victoriak bere familia osoa biltzea lortuko du.
Gaur, 'La Esclava Blanca' telesailaren bi atal berri eskainiko ditu ETB2k. Maitasuna eta esklabotza hizpide hartzen dituen istorioa da, eta Espainiak XIX. mendean Karibe aldean zituen kolonietan bizitakoetan girotuta dago.
Ostiraleko atalean, bere aita hiltzaile, iruzurti eta gezurti bat dela jakingo du Isabelek, eta, ondorioz, El Eden etxea uztea erabakiko du. Morales, ordea, etxera itzuliko da, duela hainbat urte amaitu gabe utzi zuen zerbait bukatzeko asmoarekin.
Horrez gain, Granadosek esklaboek eraiki duten lurrazpiko tunela topatuko du nahi gabe, eta ihes egiteko dituzten planen berri izango du. Victoriak, berriz, bere familia (Lorenza, Milagros, Tomás eta Miguel) biltzea lortuko du, eta Rosita gogoratuko dute, emozio handiz.
'La Esclava Blanca' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.