Itxi

telebista

Zinez

'Harria, arrainaren erreka' filma, gaur gauean, ETB1en

Arianaren istorioaren bidez, galeraren esanahian sakontzen duen film oso pertsonala da Iban Ayestak zuzendutako hau.

0:24

Euskal Telebistako lehenengo kateak Harria, arrainaren erreka filma eskainiko du gaur gauean, 'Zinez' saioaren baitan. Iban Ayestak zuzendu eta Moztu Filmak eta Sonora Estudiosek ekoitzitako lana da.

Itamatatiua komunitate brasildarrean girotuta, pelikulak Ariana izeneko neskatilaren bizitza kontatzen du hiru urtez. Ariana beraren, Eloisa harrera amaren eta Iban zuzendariarekin duen harremanaren bitartez, galeraren esanahian sakontzen du filmak.

Harria, arrainaren erreka filma gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en.