telebista
22:30ean
'La verdad' filma estreinatuko du 'La Noche de...' saioak gaur gauean
A.A. | EiTB
Benetako gertaeretan oinarritutako pelikula honetan, aktore hauek dira protagonista: Robert Redford, Cate Blanchett, Dennis Quaid, Bruce Greenwood, Elisabeth Moss, Stacy Keach eta Topher Grace.
La verdad, benetako gertaeretan oinarritutako filma, estreinatuko du 'La Noche de...' saioak aste honetan. 2004an AEBko presidentea aukeratzeko hauteskundeak egin aurreko egunetan gertatutakoa kontatzen du. George W. Bush berrautatuko zutela zirudien, baina CBS kateko '60 Minutos' saioak emandako erreportaje batek hauteskunde haiek baldintzatu zituen. Saio horretako bi kazetarik ezagutzera eman zutenez, Bushek influentziak baliatu zituen Vietnamgo gerrara ez joateko. Orduko gertaera haien kontakizuna osatzeko, lehen mailako aktoreak aukeratu zituen James Vanderbilt zuzendariak: Robert Redford, Cate Blanchett, Dennis Quaid, Bruce Greenwood, Elisabeth Moss, Stacy Keach eta Topher Grace.
Film honen inguruko xehetasunak emateaz gain, Johnny Depp aktoreaz arituko zaigu Felix Linares, Piratas del Caribe filmaren bosgarren atala estreinatzear dagoenean.
Bestalde, abenduan hil zen Carrie Fisher Leia printzesa ahaztezinaren bizitza gorabeheratsua errepasatuko du, eta uharte baten jabe diren Hollywoodeko aktoreak zeintzuk diren kontatuko digu.
'La Noche de... La verdad' gaur izango dugu ikusgai eitb.eus-en eta ETB2n, 22:30ean.
30ean.