Itxi

telebista

22:05ean

'Estrellas que alcanzar' filma, gaur gauean, ETB2n

Frankismoaren garaian Saturrarango emakumeen kartzelan gertatutako ankerkeriak jasotzen ditu Mikel Ruedak zuzendutako filmak.

Estrellas que alcanzar (Izarren Argia) pelikula izango da ikusgai ETB2n gaur gauean. Saturrarango emakumeen kartzelan gertatutako ankerkeriak jasotzen ditu Mikel Ruedak zuzendu zuen eta Barbara Goenaga eta Itziar Lazkano protagonista dituen film luzeak.

1938an, Victoria, errepublikano baten alarguna, Saturrarango emakumeen kartzelan sartu zuten, ahizparekin eta semearekin batera. Espainiako Gerra Zibileko gertakari ilunenetako baten lekuko izan zen espetxe hura. Seme-alabak kentzen zizkieten mojek bertan zeuden emakumeei eta Espainiako Erregimenaren aldeko familiei ematen zizkieten, 'Espainiaren onerako' zela argudiaturik. Horrekin bizitzen ikasi behar izan zuen Victoriak, baina semea berriz ikusteko itxaropenik inoiz galdu gabe.

Estrellas que alcanzar gauean izango da ikusgai, 22:05etik aurrera, ETB2n.