Itxi

telebista

Ostegunean

Giroko 18. etapa, Moena-Ortisei eta St. Urlich artekoa, gaur, zuzenean

A.E. | EiTB

Goi mendiko etapa erakargarria eskainiko dute ETBk eta eitb.eus-ek 13:00etatik aurrera.

Italiako Giroaren 18. etapa izango da ikusgai gaur ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean. Goi mendiko etapa erakargarria izango da Moena-Ortisei eta St. Urlich artekoa, 137 kilometrokoa, eta tartean Passo Pordoi, Passo Valparola, Passo Gardena, Passo Pinei eta Pontives gainak igo beharko dituzte txirrindulariek. Emanaldia 13:00etan hasiko da ETB1en eta eitb.eus-en. Etena egingo da ETB1en 'Gaur Egun' albistegia emateko, eta ETB4n izango da ikusgai tarte horretan. Ondoren, 15:00etan hasi eta amaitu arte, ETB1en jarraitu ahal izango da.

Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Alfontso Arroiok egingo dute etaparen kontakizuna.

en kontakizuna.