telebista
00:30ean
Bi txapeldun olinpiko, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.E. | EiTB
Ibon Larrinaga izango dute gonbidatu ostiraleko saioan.
-
-
Gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioak Ibon Larrinaga boxeolaria izango du gonbidatu. Horrez gainera, bi txapeldun olinpikoren neurketak eskainiko ditu.
Lehenengo borrokaldian, Vasyl Lomachenko ukrainarra ikusi ahal izango dute boxeozaleek. Mutil honek bi aldiz lortu zuen urrezko domina olinpiar jokoeetan. Gainera, beste hiru bider izan zen munduko txapeldun. Afizionatu mailan, marka harrigarria lortu zuen: 396 borrokaldi irabazi eta bakarra galdu. Profesional mailan, berriz, denbora gutxi darama, baina dagoeneko sei aldiz izan da munduko tituluaren jabe. Azken borrokaldia Jason Sosaren aurka egin du, eta neurketa hori eskainiko dute saio honetan.
Horrez gain, kruzero pisuko neurketa bat ere eskainiko da, Rakhim Chakhkiev eta Maksim Vlasow errusiarrek jokatu dutena. Chakhkiev ere txapeldun olinpikoa izan zen Beijingen.
Hirugarren norgehiagoka welter pisukoa izango da. Kavaliauskas lituaniarrak eta Agaton mexikarrak neurtuko dituzte indarrak. Kavaliuskasek orain arte egindako 15 borrokaldiak irabazi ditu.
Eta bukatzeko, Violeta Gonzalez bizkaitarrak egindako neurketa eskainiko da.
'Boxeo Izarrak' ostiralero izaten da ikusgai, 00:30ean, ETB1en.