Itxi

telebista

20:00etan

Bastidan izango da, arratsaldean, 'Historias a Bocados' saioa

EITB

Ander Gonzalez bertako biztanleekin izango da haien errezetak ezagutu eta Bastidako gastronomiaren inguruko hainbat istorio ezagutzeko.  

  • Ander González

    Ander González

Gaurko 'Historias a Bocados' saioan, Ander Gonzalez Arabako Errioxara joango da Bastida herria ezagutzera. Ardoa da bertako produkturik ezagunena, baina herriko gastronomia haratago doa eta Anderrek bizilagunen errezetak eta janariaren inguruko ohitura eta istorioak ezagutu nahi izango ditu.

Bastidan auzokide guztiek ezizen bat dute. Juanjo Lances 'El Ratones'-ek Anderri baratxuri zopa pikante bat prestatuko dio, eta Santiago Martínez 'El Portilla'-k herriko ohitura nabarmenenak erakutsiko dizkio, horien artean, Cencerrada, zarata protagonista duen San Joan gaueko ospakizuna, eta abenduaren 24ean egiten den Abeltzainen Dantza. Gainera, herriko plater tipiko bat ere prestatuko dio: saiheskiak xirmendutan erreak.

Bestalde, Angelines Lozano 'La Ochavillos' ezaguna da Bastidan, herriko orejoi arrautzeztatu onenak prestatzeagatik eta Ander Gonzalezi erakutsiko dio horren ospe handia lortu duen errezeta.

Ander ez da Arabako Errioxatik joango bertako ardoak dastatu gabe. Aimarez upategiko jabeek erakutsiko diote Anderri ardoaren inguruan jakin beharreko guztia. Aitor eta Iñaki anaiek euren aitonaren mahastietatik ateratzen dute ardoa. Aitonak Felix Perez du izena, 'El Mochuelo'. Martxa honetan, ikusteko dago Ander Gonzalezi Bastidako herritarrek jarriko dioten ezizena.

'Historias a Bocados' gaur emitituko da, 20:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.