Itxi

telebista

22:00ean

'Bad teacher' filma, gaur gauean, ETB2ko 'El Superhit' saioan

Jake Kasdanek zuzendutako komediazko film honen protagonistak Cameron Díaz eta Justin Timberlake dira.

  • -

    -

Euskal Telebistako bigarren kateak, Bad teacher filma eskainiko du gaur gauean. Jake Kasdanek zuzendutako komediazko film honen protagonistak Cameron Díaz eta Justin Timberlake dira.

Elizabeth Halsey (Cameron Díaz) zazpigarren graduko irakasle oso berezia da. Hezitzaile batengatik espero denetik at, Elizabeth zakarra, lotsagabea eta mihigaiztoa da, eta bere lanak bost axola dio. Bere benetako helburua gizon aberats batekin ezkontzea da, lana utzi eta bere denbora bizioei bakarrik eskaintzeko.

Bere senargaiak uzten duenean, irakasle polit eta aberats batekin ezkontzeko plana abian jartzen du. Baina, ez da hain erraza izango. Amy, energiaz beteriko irakaslea, bere aurkaria izango da irakaslea maitemintzerako orduan.

Bad teacher filma, gaur gauean izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n.