telebista
Zinema
'Santuario' filma, 22:00etan, ETB2n
Benetako gertakizun batean oinarritutako film frantziar honetan Olivier Masser-Depasse da zuzendaria, eta protagonista bezala Juana Acosta eta Jérémie Renier ditu.
Euskal Telebistako bigarren kateak Santuario filma eskainiko du gaur gauean. Benetan gertatutako istorio batean oinarritutako film honen zuzendaria Olivier Masser-Depasse da, eta Juana Acosta eta Jérémie Renier ditu protagonistatzat.
Mitterand da Frantziako presidentea eta Espainian, frankistek Felipe Gonzalezen gobernu ezkertiarrari bide eman diote. ETAko kideak Frantzian bizi dira errefuxiatu politiko gisa, baina, bitartean Espainian atentatuak egiten jarraitzen dute. Espainiak, 'santuario' honen amaiera eskatzen du.
Film honetan 'santuario'aren istorioa kontatzen da, bi gizonen arteko konfrontazioa; Domingo Iturbe Abasolo 'Txomin', ETA armatuko burua, eta Grégoire Fortin, Frantses Errepublikako Kontseilu Konstituzionaleko presidentea.
Santuario filma, gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n.