Itxi

telebista

Lehiakide gogokoena

Isma da ikus-entzuleek gogokoen duten lehiakidea

I.A. | EiTB.EUS

Igorrekoak jaso ditu saioko jarraitzaileen boto gehien. Alex izan da bigarrena, Aitor hirugarrena; Iñaki gelditu da laugarren postuan, Kemen bostgarrenean eta Gorrotxa seigarren.

Isma, Igorreko zunba irakaslea, izan da, "El Conquistador del Caribe" saioko lehiakideen artean, ikus-entzuleek gogokoen izan dutena. Seguruenik botazioetan zerikusi handia izan du une txarrenetan ere izan duen animoak, umore onak eta irabazi dituen bost dueluak, Gotzon Mantulizen marka berdinduz.

3.000 euroko diru-saria eta Eroski Bidaiak etxeak emandako bidaia bat irabazi ditu Igorrekoak eta argi dauka norekin joango den bidaian: bere neska Iraiarekin, Izetarekin eta haren neskarekin eta La Kaxerrekin.

Abentura hasi zen unean bertan antzematen zen Arratiako mutilak momentu polit asko emango zituela, izan ere bera zen talde gorriko gatza eta piperra. Gogora dezagun Kolonbiarako hegaldian egin zuen bideo dibertigarri hau.

Ondoren, abentura hasita, primeran pasatu arazi zien bere taldekideei eta etxekoei une askotan. Gogoratzen duzue Fikerrek lagunduta egin zuen Guns N'Roses emanaldia?

Isma beste taldeetako kideekin ere gogoratzen zen. Behin, kanpaleku aberatsera hurrengo etorriko zirenei zuzendutako idatzi "anonimo" bat utzi zuen.

Igorreko mutila, zunbako irakaslea izateaz gainera, aktorea eta hainbat ekitalditako aurkezlea izan ohi da eta argi utzi zuen Julian Iantziren ondorengoa izan daitekela. Horrez gainera, ba al dakizue Igorreko jaietako pregoilaria ere izango dela?

Hala ere, ikus-entzuleen gogokoena izateko bozketan, indar handia izan du une guztietan erakutsi duen positibismoak. Noski, baita Gotzonen marka berdintzeak ere; hark bezala bost duelu gainditu baititu.
Beti gauza guztien alde ona ikusten duen lehiakidea izan da Isma, nahiz eta une askotan oso gaizki pasa duen, txorkatilako lesioa izan zuenean, adibidez. Beraz, merezimendu osoz lortu du gogokoenaren saria.
Alex, bigarrena
Ez dugu Alex ahaztu nahi gogokoenaren sariaren lehiaketa honetan, une gogoangarri asko utzi baitizkigu abentura osoan zehar. "Korta Txiki" askotan haserratu da baina sekulako bihotza duela ere erakutsi du.
Aitor, hirugarren postuan
Aitor izan da gogokoenaren lehiaketan hirugarren lekuan gelditu dena. Gasteiztarra "mututxo"etako bat izan da. Beti jakin izan du bere lekuan egoten eta ez da inoiz liskarretan sartu. Denekin ongi konponzen zen. eitb.eus-eko Aitorren orria izan lehiakideen orrien artean gehien ikusi dena. Zerbaitengatik izango da! Bere unerik onena kaktusen proba irabazi eta lehen finalista izendatu zutenekoa izan zen. Horri esker, helikopteroz bidaiatu, familiakoekin bideo-konferentzia izan eta gaua hotel batean pasa ahal izan zuen.
Boto emaileei saria

Azkenik, botoa eman duten guztien artean Ascent 33 de Ternua motxila bat zozkatu dugu. Irabazea Dicastilloko Oihane Azcona Oses izan da. Zorionak!