Itxi

telebista

16:00etan

Suitzako Itzuliaren lehen etapa menditsua, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Villars-sur-Ollon gainean amaituko da laugarren etapa, eta 150 kilometroko ibilbidea izango du.

Suitzako Itzuliaren laugarren etaparekin bat egingo dute zuzenean gaur ETB1ek eta eitb.eus-en. 150 kilometroko etapa menditsua izango da, eta Berna hiriburuan hasi eta Villars-sur-Ollon gainean amaituko da. 16:00etan egingo dute bat lasterketarekin, eta Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute kontakizuna.

Suitzako Itzulia arratsaldero izango da ikusgai, 16:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.