Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Suitzako Itzuliko 8. etapa, gaur, zuzenean, ETB1en

Ondoren Donibane Garaziko pilota jaialdia izango da ikusgai.

Suitzako Itzuliaren 8. etaparekin ekingo diete ETB1ek eta eitb.eus-ek kirol emanaldiei larunbat honetan 16:00etan. Schaffhausen hirian hasi eta amaituko da 100 km izango dituen etapa.

17:45ean 'ETB Kantxa' saioa hasiko da, Donibane Garazitik. Bertan, eskuz binakako bi partida jokatuko dira: Laso-Tainta / Bakaikoa-Erasun eta Olaizola II-Etchegoien / Urrutikoetxea-Beroiz.

eroiz.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista